Kartzelari su emango diote San Joan bezperan
Preso politikoekin elkartasunez, kartzela baten maketari su emango diote Urdanibia Plazan San Joan bezperan.

Urtero bezala, euskal preso politikoen sustenguz, ekitaldia antolatu dute hilaren 23an. San Joan bezperako sua baliatuz, kartzela baten maketari sua emango diote Irunen, “etxean, kalean eta jaietan gurekin nahi ditugulako”.
Astelehenean, hilaren 23an, Urdanibia Plazan jarri dute hitzordua, 21:45ean.