Ibilgailu elektrikoak kargatzeko lehen puntu publikoa, martxan
Tekuni S.A. enpresak egin du instalazioa eta horretarako 48.353,84 euroko kostua behar izan dituzte. Zerbitzuaren prezioa 0,55 €-KW orduko izango da.

Mugikortasun iraunkorra sustatzeko udal ekimenen barruan, ibilgailu elektrikoak kargatzeko lehen puntu publikoa martxan jarri du udalak. Jostaldi pilotalekuaren parean dago kokatuta. Tekuni S.A. enpresak egin du instalazioa eta horretarako 48.353,84 euroko kostua behar izan dituzte.
Karga puntuak 60KW-ko potentzia du eta bi ibilgailu batera kargatzeko aukera ematen du. “Baldintza normaletan, eta karga oso bat egiteko, gutxi gorabehera ordubetean kargatu daiteke ibilgailu bat, eta bi ibilgailu aldi berean konektatuz gero, berriz, bi ordu inguru”, azaldu du Garoa Lekuonak.
Zerbitzua erabiltzeko Zunder aplikazioa deskargatu behar da, eta haren bidez operatu beharko dute. Zerbitzuaren prezioa 0,55 €-KW orduko izango da.Lekuonak gogorarazi duenez puntu elektrikoak autoak kargatzeko soilik erabili daitezke. Beraz, ezin izango da karga eremuan aparkatuta egon. Hala, errotazio egokia bermatuko dute.