Hitzaldia, bermuta eta bazkaria antolatu ditu biharko Bidasoako GKSk
Hitzaldiak faxismoa, autoritarismoa eta olatu erreakzionarioa izango du ardatz. Moskuko Peña kalean izango da, 12:15ean.
Bihar eguerdirako faxismoa, autoritarismoa eta olatu erreakzionarioa ardatz izango duen hitzaldi bat antolatu du Bidasoako Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS). Moskuko Peña kalean izango da hitzordua, 12:15ean.
“Geroz eta gehiago entzuten dugu faxismoak gora egin duela. Faxismoa gora eta behera… Batzuetan errazegi erabiltzen den kontzeptua da, eta badirudi dena dela faxismoa. Baina zertan datza faxismoaren mehatxuak?” bota dute galdera GKSko kideek. Egungo faxismoa nolakoa den argitzeaz gain, krisi klimatikoari, gerraren mehatsuari eta bizitzaren garestitzeari ere helduko diote. Horregatik beren burua “antifaxistatzat” duten guztiei bertaratzeko deia luzatu diete.
Hitzaldiaren ondoren, 13:15 aldera, bermuta egingo dute eta segidan bazkaria. Bazkariko tokia erreserbatzeko GKSko militanteekin harremanetan jarri edo gazte koordinadorako sare sozialetara idatzi behar da.
Gaiaren inguruko informazio gehiago nahi izan ezkero, entzun Antxeta Irratiak Patxi Muñoz GKSko kideari egindako elkarrizketa.