Euskaraoke herrikoia berriz bizitzeko bideoa prestatu dute
Euskaraoke herrikoiaren baitan "herri giro hunkigarria" sortu zen Hondarribiko Santa Maria Madalena Plazan. Gaur eguerdian bizitakoa laburbiltzen duen bideoa sareetan partekatuko dute.

Euskaraoke Herrikoian parte hartu edo animatzen, kantatzen eta dantzatzen aritu zirenek maiatzaren 24an bizitako “une magikoa” berriz sentitzeko aukera izango dute. Gaur eguerditik aurrera egun hartan bizitakoa laburtzen duen bideoa sareetan publikatuko dute.
“Herri giro hunkigarria bizitzeko aukera izan genuen, eta orain esperientzia hori partekatzeko unea iritsi da!” adierazi du Igor Arrieta dinamizatzaileak. Bideoa Hondarribiko Udalaren webgunean eta Youtube kanalean dago eskuragarri.