Bainu egokituaren zerbitzua, hilaren 14tik irailaren 14ra bitarte
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gurutze Gorriaren eta Hondarribiko Udalaren laguntzarekin antolatutako zerbitzua da. Aldez aurretik hitzordua eskatzea gomendatu dute.

Gurutze Gorriaren eta Hondarribiko Udalaren laguntzarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak bainu egokituaren zerbitzua abiatu du. Ekainaren 14tik irailaren 14ra bitartean izango da martxan, eta ordutegia 11:00etatik 19:00etara izango da.
Zerbitzua erabili ahal izateko aldez aurretik hitzordua eskatzea gomendatu dute. Eskaera 600 908 523 zenbakira deituta edota helbide honetan egin daiteke. Hitzordurik gabe doazen erabiltzaileei zerbitzua ematen ahaleginduko dira, ezingo dute zerbitzua bermatu.
Bainu egokitua jasoko duten pertsonek hondartzara iristeko, eta aldatzeko erraztasunak izan ditzaten gune berri bat ezarri dute hondartzan. Gune hori erabiltzaileek esklusiboki erabil ahal izango dute.