Ur mozketa egongo da ostegunetik ostiralera
Iparragirre Beheko depositutik Amute-Kostarako hornidura hobetzeko lanak egingo dituzte, hortaz, ur mozketa egongo da zenbait tokitan.

Ostegunetik ostiralerako gauean ur mozketa egongo dela jakinarazi du Txingudiko Zerbitzuak-ek. Izan ere, Iparragirre Beheko depositutik Amute-Kostarako hornidura hobetzeko lan teknikoak egingo dituzte.
00:30tik 02:30era etetea aurreikusten da, eta Akartegi, Portua, Puntal eta Alde Zahar auzoei eragingo die. Ostiral goizaldean “baliteke ur uherra edo zurixka egotea kaltetutako eremuetan, eta, oro har, udalerriko edozein tokitan”. Hala ere, ura marroi iristen den etxeetan ur hori ez edateko aholkatu dute, normaltasunera itzuli arte behintzat.