Kateako Telleria pasabidea eraitsiko dute
Ondoren berriro eraikiko dute pasabide hau. Lanek hiruzpalau aste iraungo dituzte eta ondoko kaleetan aurretik egingo dituzte obrak.

Abiadura Handiko Trenaren obrengatik Telleria pasabidea eraitsiko dute, ondoren berriro eraikitzeko. Eraisketaren aurretik, baina, alboan dauden Andrearriaga eta Nafarroa Behera kaleetan obrak egingo dituzte. Hiruzpalau aste iraungo dituzte lanek eta seinaleztatu egongo dira.