Jostaldi pilotalekua bi astez itxiko dute lanak egiteko
Egokitze eta hobekuntza lanak direla eta, datozen bi asteetan Jostaldi pilotalekua itxia egongo da.

Hurrengo bi asteetan Jostaldi pilotalekua itxia egongo dela jakinarazi du Kirol departamentuak. Izan ere, egokitze eta hobekuntza lanak egingo dituzte, nagusiki frontisean eta beste zenbait egokitze puntualetan.