Jaien aurreko asteburua "itzela" izan dela baloratu du udalak
Fangoriaren kontzertuan 14.000 zale elkartu ziren, baina Puro Relajoren emanaldia bertan behera utzi behar izan zen. Bestelako jarduerak, baina, programatu hein egin ziren.

Irungo Udalak jakinarazi du pasa den hilaraen 14ko Fangoria taldearen kontzertuan 14.000 lagun elkartu zirela San Juan plazan. Talde hau izan da Irungo musika emanaldietarako udalaren aurrekontu handiena jaso duena: 84.700 euro.
Udalaren balorazioaren arabera, jaien aurreko asteburu “itzela” izan da pasatakoa, hogei jarduera ingururekin. Gainera, hilaren 14an Txaranga Eguna ospatu zen Irungo kaleetan eta hau ere “arrakasta galanta” izan dela baloratu dute.
Aldiz, hilaren 13an egitekoa zen Puro Relajoren kontzertua bertan behera utzi behar izan zuten euriagatik, baina Kale Nagusian jotzeko moldatu zuten haien emanaldia. Bereziki itxaronaldia egin zutenei eskainitako kontzertua izan zen espaloian eman zutena.
Kirol jarduerak ere egin ziren, besteak beste, IV. San Martzial Nesken Eskubaloi Txapelketa, 3×3 saskibaloi torneoa eta San Martzial squash txapelketa. Bestelako jarduerak ere programazioaren parte izan dira, hala nola, dantzaldiak eta tortilla irundarraren txapelketa.