Euskaraldi osteko herri batzarra, bihar
Biharko antolatu du Udalak Euskaraldi ondorengo batzarra. Areto Nagusian egingo dute, 18:30ean.

Bihar, hilaren 17an, egingo du Udalak Euskaraldi ondorengo herri batzarra. Euskaraldian eratu diren lantaldeei jarraipena emateko asmoa du Udalak, eta hori izango dute hizpide bileran.
Euskaraldian egindako lanari buruzko hausnarketa eta hemendik aurrera euskararen aldeko lanketa “egunez egun” jorratzeko, 18:30ean jarri dute hitzordua, Areto Nagusian.