Etxean joko du Fermin Muguruzak
Abuztuaren 14an Moskuko bestetan joko du artista 'moskobitak'. Beste zazpi kontzertu berri ere iragarri ditu, denak Euskal Herrian.

Anoetan Akelarre Antifaxista egin ondoren, Fermin Muguruza artista moskobitak Euskal Herrian beste zazpi kontzertu emango dituela iragarri du. Tartean, etxean joko du, hau da, Moskuko bestetan emanaldia eskainiko du abuztuaren 14an, Urdanibia plazan. Doako kontzertu bakarrenetarikoa izango da eta autogestionatutako Moskuko jaien egitarauaren parte izango da. Dena den, Irungo Udalak finantzatutako kontzertua izango da.
Iazko Moskuko bestetan kontzertu berezi bat eskaini zuten Fermin Muguruza eta lagunek, Peña kalean. Hain zuzen, bere anai Iñigo Muguruzaren omenezko muralaren alboan. Jendetza bildu zen festara eta munduko bira hasi aurretiko aitzindaria izan zen kontzertu hau, Muguruzaren oholtza gainera itzulera izan baitzen.
Ekaina
- Hilak 28: EHZ festibala – Arberatze-Zilhekoa
Uztaila
- Uztailak 6: Sarri Sarri 40 jaialdia – Arrasateko Monterron parkean
Abuztua
- Abuztuak 7: Gasteizko txosnak
- Abuztuak 14: Moskuko jaiak – Irun
Iraila
- Irailak 19: Jimmy Jazz aretoa – Gasteiz
- Irailak 25: Bilboko Kafe Antzokia – Bilbo
Urria
- Urriak 4: Iruñea – Nafarroa Arena (sarrerak bukatuta)