San Martzial kaleko zuloak konpontzeko lanengatik, aldaketak trafikoan
Hilaren 16tik 17ra San Martziak kaleko bideak konponduko dituzte; hilaren 17tik 18ra, berriz, galtzadako marrak margotuko dituzte.

Irungo Udalak jakinarazi duenez, San Martzial kaleko zuloak konpontzeko lanak astelehenean –hilak 16– egingo dituzte. 2025eko bideak konpontzeko kanpainaren barruan hartutako erabakia da, eta lanak hilaren 16tik 17rako gauean egingo dituzte, 23:00etan hasita.
Jakinarazi dutenez, “bereziki hondatuta” dauden bi galtzada zati fresatuko dituzte, eta orotara 440 metro koadro konponduko dituzte.
Lan horien ondorioz, galtzada horretako zirkulazioa guztiz moztuta egongo dela jakinarazi dute, eta gehitu ezingo dela ibilgailurik eremu horretan aparkatu. Alabaina, Urdanibia plazatik Junkal kalera joateko sarbidea irekita geratuko da, eta txandaka pasa beharko dira ibilgailuak bi norakoetan.
Bestalde, hilaren 17tik 18ra, ordutegi berdinean, galtzadako marra horizontal guztiak margotuko dituzte. Gauzak horrela, hurrengo egunean trafikoari dagokionean, aurreko eguneko neurri berak hartuko dira.