Joseba Zabala, Ilcapo Hondarribiko entrenatzaile berria
2021ean Lehen Maila Nazionalera igoera lortu zuen Hondarribiko taldeko jokalari zela. Prestatzaile irundarra Aitor Learte eta Aitor Alvarezekin iritsiko dira talde hondarribiarraren aulkira.

Bidasoa Irunek eta Hondarribia Eskubaloiak jakinarazi dute Joseba Zabala izango dela Ilcapo Hondarribia taldeko entrenatzaile berria. Zabalarekin batera, Aitor Learte eta Aitor Alvarez iritsiko dira talde hondarribiarraren aulkira.
Joseba Zabala Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako graduatua da, eta prestatzaile ibilbidea Errenteria-Oreretako Ereintza Eskubaloia taldeko harrobian hasi zuen, 2015ean. 2019an, Ereintza utzi eta Bidasoara egin zuen jauzi, iazko denboraldira arte. Bide horretan, Gizonen Kadete Mailako Euskal Ligako eta Gizonen Lehen Lurralde Txapelketako taldeen lehen entrenatzailea izan da. Horrez gain, Zabala Ilcapo Hondarribiko jokalaria izan zen, eta 2021ean, igoera lortu zuen Lehen Maila Nazionalera.