IV. San Martzial Nesken Eskubaloi Txapelketa jokatuko da bihar
Belaunaldi artekoa izango da eta emakumeen parte hartzea sustatzeko helburua du lagunarteko txapelketa honek. Artalekuko zelaian arituko dira 09:30etatik aurrera.

Laugarren San Martzial Nesken Eskubaloi Txapelketa jokatuko da bihar Artalekun, Txingudi Eskubaloiaren ekimenez eta Irungo Udalarekin elkarlanean. Txapelketa honen asmoa kirolean emakumearen parte hartzea sustatzeko eta garatzeko sortu zen. Antolatzaileek nabarmendu dute Irun eskubaloiari lotuta dagoen hiria dela.
Euskal Herriko senior kategoriako lau taldek hartuko dute parte: Ibaizabal Senior (Durango); SHHB Hendaia; Corazonistas (Gasteiz) eta Txingudi Zubieder (Irun). Haiek gain, haurren kategoriako etxeko bi taldek ere jokatuko dute eta haiekin batera arituko dira Saieko Persianerako donostiarrak. “Belaunaldi artekoa izatea nahi izan dugu eta jokalarien eboluzioa erakutsi, haurren kategoriatik seniorreraino”, azaldu dute antolatzaileek. Era horretan, eskubaloi femeninoari buruzko estereotipoak hautsi nahi dituzte eta borroka egin gaztetan kirola praktikatzen uztearen gainean.
- 09:30ean: Txingudi Zubieder-Corazonistas.
- 11:00etan: Ibaizabal Durango-Hendaia.
- 12:30ean: Haurrak: Txingudi-Saieko.
- 14:00etan: Bazkaria.
- 15:30ean: Hirugarren eta laugarren postukoak.
- 17:00etan: Haurrak: Saieko-Txingudi.
- 18:30ean: Finala.
- 20:00etan: Sari banaketa eta itxiera ekitaldia.