Irundarren solidaritatea eskertu du Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak
Urteroko diru bilketan jasotako dirua 5.163,12 euro izan ziren eta ikerketa onkologikora eta elkartearen jardunera bideratuko dute dirua.

Urteroko diru bilketan jasotako dirua Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkartearentzat izan da eta elkarteak eskerrak eman dizkie diru bilketa honetan parte hartu duten guztiei haien eskuzabaltasunagatik. Bilketa honen helburua, gizarte osoak minbizia duten pertsonei babesa ematea izan da, ikertzaile, osasun langile, boluntario, psikologo eta gizarte langileekin konpromisoa hartzea eta ikerketa onkologikorako dirua biltzen laguntzea.
Guztira 5.163,12 euro bildu ziren eta orain, dirua baliatuko dute ikerketa onkologikoekin lotutako proiektuen finantziaziorako, paziente eta hauen senideak artatzeko programarako eta gaixotasunaren prebentziorako eta detekzio goiztiarreko kanpaina bermatzeko. Halaber, elkartearen zerbitzuen doakotasuna mantentzeko balio du lortutako diruak.
Hori gutxi balitz, solidaritateak ahalbidetuko du elkarteak xede duen minbiziaren %70eko biziraupena lortzea. Oraindik ekarpena egin nahi duenak lotura honen bidez egin dezake. Azkenik, gogoratu dute milia solidarioaren lasterketan boluntarioak egon zirela lanean.