Igogailuen eta eskailera mekanikoen ordutegia luzatuko dute jaietan
Azpiegitura hauek 06:00etatik 01:00etara egongo dira martxan, ohi baino bi ordu gehiagoz.

Gaurtik uztailaren 2ra bitartean hiriko igogailuen eta eskailera mekanikoen ordutegia bi ordu luzeagoa izango da eta 06:00etatik 01:00etara egongo dira erabilgarri. Aldaketa honek eragina izango du Artalekuko, Kolon pasealekuko eta Dario de Regoyos, Gaztainondo eta Iñigo de Loiola kaleetako azpiegituretan.