Feminismoaren laugarren olatuari buruzko hitzaldia, hilaren 16an
'Genero kontuetan, berdintasunik ez: feminismoaren laugarren olatua' hitzaldia eskainiko dute hilaren 16an Palmera Monteron. Bidasoaldeko elkarte feministak antolatu du.

Genero kontuetan, berdintasunik ez: feminismoaren laugarren olatua hitzaldia antolatu du Bidasoaldeko Elkarte Feministak. Naroa Gamazo kazetari, idazle eta feminologo feministak zuzendutako saioa izango da eta hitzordua agendan apuntatu nahi dutenek hilaren 16a borobildu beharko dute. Palmera Monteron izango da, 19:00etan.