Euskaraldiko herri batzordea biltzeko deialdia luzatu du udalak
Euskaraldian egindako lanaren inguruan hausnartu eta euskara sustatzeko lanari jarraipena emateko dauden aukeren inguruan hausnartzeko helburua du bilerak.

Euskararen aldeko lanketa “egunez egun” jorratu behar dela iritzita, Euskaraldiaren baitan sortutako lantaldeei eusteko ahalegina egin nahi du Hondarribiko Udalak.
Horretarako, herri batzordea biltzeko deialdia luzatu dute. Hilaren 17an izango da hitzordua, arratsaldeko 18:30ean udaletxeko areto nagusian.
Euskaraldian egindako lanaren inguruan hausnartu eta euskara sustatzeko lanari jarraipena emateko dauden aukeren inguruan aritzeko helburua du bilerak.