Caritasen Taupaguneak Irunen egingo du geldialdia
Hilaren 16tik 19ra Zabaltza plazan instalatuko dute gunea eta etxebizitzarako sarbidean dauden zailtasunak izango da gai nagusia.
Gizarte erronken inguruko hausnarketa kolektiboa sustatzeko helburua betetzeko asmoz, Caritasek Taupagunea jarri zuen martxan duela lau urte. Gipuzkoako gune ibiltari hau Irunera iritsiko da hilaren 16an eta hilaren 19ra arte Zabaltza plazan egongo da. 10:00etatik 13:30etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.
Edizio honetan etxebizitzarako sarbidean dauden zailtasunak izango dituzte hizpide. Caritasen esanetan, auzi hau da Caritasek laguntzen dituen pertsona eta familien bizi proiektuak gehien baldintzatzen dituen arazoetako bat. Programazioa honako hau da.
Inaugurazio ekitaldi bat prestatu dute hilaren 16rako (astelehena) eta bertan hainbat ordezkarik hartuko dute parte: Jose Ramon Aramendi, Caritaseko Gipuzkoako zuzendariak; Kontxi Elexpe, Caritas Gipuzkoako idazkariak; Josu Igiñiz udaleko Ongizateko zinegotziak; eta Hondarribiko alkate Igor Enparanek. Hasierako ekitaldi honetan Atzokoak abesbatzak ere parte hartuko du.