Adinekoen aurkako tratu txarrekiko kontzientzian eragiteko, zineforuma
'Retour chez ma mère' (Amaren etxera itzulera) pelikula eskainiko dute gaur Palmera Monteron, Zahartzaroko Abusu eta Tratu Txarren Kontzientzia Hartzeko Munduko Eguna medio.

Udaleko Gizarte Ongizateko departamenduak eta La Caixak zineforum bat antolatu du gaurko (hilak 13) Palmera Monteron (17:00etan) eta Retour chez ma mère (Amaren etxera itzulera) filma da eskainiko dutena. Izan ere, ekainaren 15a Zahartzaroko Abusu eta Tratu Txarren Kontzientzia Hartzeko Munduko Eguna da eta xedea adinekoen eskubideen informazioa ematea da, baita biktima hauek daukaten eskubide eta printzipio etikoen bueltan kontzientzia sortzea, hala nola, autonomia eta errespetuaren inguruan.
Behin proiekzioa bukatuta, adinekoen eskubideei buruz hausnartzeko tartea eskainiko dute eta ikusleek iritzia eman ahalko dute. Gaztelaniaz proiektatuko dute pelikula eta sarrera doakoa da, aretoa bete arte.