San Migel-Anaka eremuko lehen esleipenak egin dituzte
Esleipen hau 7.907.673,07 eurokoa da eta Irunvik esleitu du. Partzela hau Letxunborro hiribidearen eta Agerre kalearen arteko izkinari dagokio.

Irungo Udalak jakinarazi du San Migel-Anaka eremuan eraiki asmo dituzten etxebizitza publikoentzako lehenbiziko partzela esleitu dutela. Hartara, laster hasiko dira bertan 147 etxebizitza publiko eraikitzen. Udalaren asmoa da eremu horretan 612 etxebizitza eraikitzea.
Esleipen hau 7.907.673,07 eurokoa da eta Irunvik esleitu du. Partzela hau Letxunborro hiribidearen eta Agerre kalearen arteko izkinari dagokio. Esleipen honi esker, Irunvik eremu hau osorik urbanizatzeko lanak lizitatzeko beharrezkoak dituen baliabide ekonomikoak izango ditu eta honi esker babes ofizialeko 900 etxebizitza eraiki ahalko ditu, horietako 753 alokatzeko eta 147 saltzeko.
Udalak gogoratu du datozen hiru urteetan 870 etxebizitza babestu, 96 zuzkidura bizitoki eta alokairu babesturako 34 udal etxebizitza eraikiko dituztela. Operazio hau hiriaren historian etxebizitza publikoaren alorrean martxan jarri den handiena dela baloratu du udalak.
IRUNVI bidezko esleipena
Nabarmentzekoa da, nahiz eta baldintza-agiriak lehentasuna ematen zion alokairu-erregimeneko babes ofizialeko etxebizitzen sustapena gauzatzeko, eskaintza bakarra jaso dela eta erosketa-erregimeneko izan dela.
Era horretan, babes ofizialeko 147 etxebizitzen esleipena Irungo Udalak egingo du IRUNVI sozietate publikoaren bitartez, eta sozietate horrek aurreikusita dauka datorren uztailean lehiaketa publikora ateratzea eremu osoko urbanizazio-obrak esleitzeko kontratua.
Eremuko urbanizazio-obren aurrekontua 20 milioi eurotik gorakoa da eta BEZ gehitu behar zaio. Gaur egun, lurzorua karakterizatzeko karakterizatzeko lanak egiten ari dira, eta horien emaitzek aurrekontua ixtea ahalbidetuko dute. Urbanizazio-obren hasiera urtearen amaierarako aurreikusi du udalak, eta, horrekin batera, eremu osoan aurreikusitako 900 BOEak eraikitzen hasiko direla ikusi ahal izango da.