Udal igerilekuak asteburu honetan irekiko dituzte
Joan baino bi egun lehenago erreserbak egin beharko dira. Irailaren 15era arte egongo dira zabalik.

Hilaren 15ean irekiko dituzte San Martzial Txingudi udal igerilekuak eta irailaren 15era arte egongo dira erabilgarri. Urte osoan zabalik egoten diren padel eta teniseko kantxak irekita jarraituko dute ere.
Aurten ere sarrerak lortu beharko dira bertaratzeko eta bi txanda daude aukeran: 11:00etatik 15:15etara eta 16:15etatik 20:30etara. Bi eguneko aurrerapenarekin eskatu beharko dira Irungo Udalaren webgunearen bidez eta egunero jarriko dira salgai 22:00etan.º
Sarrerak
18 urtetik gorakoentzat prezioa 2,20 eurokoa da, eta 4 eta 17 urte artekoentzat 1,80 eurokoa. Aldiz, hiru urtetik beherakoentzat, doan. Erreserba bertan behera uzteko, 943 627 266 zenbakira deitu edo udal orrialdera jo behar da. Erreserbak 11:00ak baino lehen utzi behar da bertan behera, goizeko txandako sarreretarako, eta 16:15ak baino lehen, arratsaldekoetarako. Erreserba egin duen norbait agertzen ez bada, hurrengo zazpi egunetan ezingo da igerilekuetan sartu.
Bertaratzeko autobus zerbitzua egongo da, Fermin Calbeton kalea izango da irteera. Hirugarren linea izango da Aldabe mendirantz joango dena eta geltokia igerilekuetan bertan izango da. Ibilgailu pribatuan joaten direnek, bertako aparkalekua erabili ahalko dute eta beteta egonez gero, hilerrikoa erabil daiteke.