Tren zerbitzua Lezo-Errenteriaraino etenda egongo da asteburu honetan
Adifek azpiegitura hobetzeko obrak egin behar ditu hilaren 14tik 15era. Autobusak ordeztuko du zerbitzua Lezo-Errenteria geltokiraino.

Adifek azpiegitura hobetzeko obrak egin behar dituelako, Irun eta Lezo-Errenteria geltokien artean zerbitzua eten egingo du hilaren 14tik 15era eta horren ordez autobus zerbitzua egongo da. Irteerak Txanaleta plazatik izango dira, eta itzulerakoaren geltokia Anaka kalean izango da, Pasionistas elizaren ondoan. Txanaleta plazan karpa bat jarriko dute, euria ari badu erabiltzaileek aterpea izan dezaten.