Gal Stadiumeko aparkalekua ezingo da erabili jaietan
Horren ordez, Santiago zubi inguruko eremua erabili ahalko dute 10. eremukoek. Uztailaren 3an bukatuko da aldi baterako aldaketa.

Gal Stadium inguruko aparkalekuan ezingo da aparkatu sanmartzialek iraun bitartean. Izan ere, ferietako salerosleen bizitegien instalakuntza bertan egingo da, eta aldi berean, Transpyr transpiriniotar lasterketa igaroko da bertatik.
Bi jarduera horiek eragina izango dute bertako TAO sistema baliatzen dutenengan (17. eremua) eta udalak jakinarazi die jaietan Santiago zubiaren inguruko eremuan aparkatu ahalko dutela (10. eremua). Uztailaren 3ra arteko aldaketa izango da eta 17. eremukoek ez dute inolako izapiderik egin beharko beste eremuan aparkatzeko.