Dantzaren erdigune bihurtuko da Hondarribia
Herriko dantza elkarteek ikasturte amaierako emanaldiak eskainiko dituzte. Hitzordu guztiak Itsas Etxean izango dira.

Herriko dantza elkarteek ikasturte amaierako emanaldiak eskaintzeko egitasmoa da Dantzaburua eta aurten ere jarraipena ematea erabaki dute. Hitzordu guztiak Itsas Etxean izango dira.
Ostiral honetan izango da lehen emanaldia. Pilar Peña dantza eskolako ikasleek inauguratuko dute Dantzaburua. 19:00etan hasiko da ikuskizuna. Hurrengo egunean (larunbatean) Amaiyuu dantza studio eskolak egingo du emanaldia. Bi txanda egingo dituzte: lehen pasea 18:00etan izango da, eta bigarrena 19:00etan. Igandean (hilak 15), Carlos Zapirain areto dantza eskolaren txanda izango da. Saioa 19:00etan hasiko da.
Astebete beranduago jarraipena izango dute dantza emanaldiek. Hilaren 20an (ostirala) Pilar Peña dantza eskolako ikasleena izango da oholtza. 19:00etan hasiko da ikuskizuna. Hurrengo egunean, Gym Jazz Kuki Garcia dantza eskolako ikasleek itxiko dute Dantzaburua. Kasu honetan, emanaldia 17:30ean hasiko da.
Sarrerek 3 euroko kostua dute. Arma Plazan, eta Kutxabanken. Itsas Etxean bi ordu lehenago jarriko dituzte salgai.