Proiektu artistiko berria aurkeztuko du Nayade abesbatzak
Hilaren 14an taularatuko dute Oiasso Museoan eta diziplina anitzeko artistak arituko dira. Gonbidapenak ja lor daitezke.

Irungo jaiak girotzeko programazioaren barruan Nayade abesbatzak bere azken proiektu artistiko berria aurkeztuko du: Iraganeko Ahotsak. Emanaldia hilaren 14an (larunbata) izango da Oiasso Museoan, 12:00etan. Sarrera doakoa da baina gonbidapena lortu behar da museoan bertan gaurtik aurrera, 10:00etatik 20:00etara.
Diziplina anitzeko kontzertua da eskainiko dutena eta Irunen historian zehar bidaiatuko dute, bertako herritarren ahotsetatik hasita. Abesbatzarekin batera izango da Belen Sierra piano jolea eta udal kontserbatorioko ikasleak. Ana Galdos historialariaren testuak ekarriko dituzte eta Aizpea Goenaga izango da aurkezlea. Abesbatzaren zuzendaria, berriz, Alaitz Urkia izango da.