Osasuna modu komunitarioan praktikatzeko asmoz ondu dituzte saio hauek. Plazak erreserba daitezke jada.
Kirola egiten jarraituko dute Larreaundiko auzo lokalean uztailan ere. Hala, pilates eta gimnasia saioak eskainiko dituzte osasun komunitarioz disfrutatuz eta auzoan bizitzea bultzatuz. Plazak erreserbatzeko Idoiari deitu behar zaio: 676 232 717
Pilates egin nahi duenak astelehenetan eta asteazkenetan izango du aukera, 09:30etatik 10:30etara. Gimnasiarako tartea, berriz, astearte eta ostegunetan adostu dute, 09:30etatik 10:30etara. Plazak azkar betetzen direla ohartarazi dute.