Gazteentzako udako kirol eskaintza aurkeztu dute
UDA 2025 kanpainarekin bat egin dute Irungo 23 kirol taldek. 17 urtera arteko gazteek har dezakete parte uztail eta abuztura begirako kanpaina honetan.

Gazteentzako udako kirol eskaintzaren berri eman du gaur Borja Olazabal udal Kirol ordezkariak. Hain zuzen, Uda 2025 kanpainaren barneko proposamenak zeintzuk diren azaldu du eta guztira 23 dira. Haurrentzat eta 17 urtera bitarteko gazteei begirako kirol proposamenak dira eta ekainetik abuztura luzatuko da kanpaina.
Hiriko kirol taldeak inplikatu dira programa honetan, hala nola, Real Union, Santiagotarrak, BAT, San Martzial futbol taldea, Irun Futbol Sala; Lur Alai Squash Kluba, Txingudi Errugbi Taldea; Central Surf Eskola; Padel Indoor Bidasoa Kluba, Badia TP, eta Gimnasia Erritmika Irunesa.
Ikastaroetan parte hartu nahi dutenek klubekin jarri behar dute harremanetan izena emateko. Horretarako informazio guztia udalaren orrialdean topa daiteke.