Amonan Xalda Berua izan da Hondarribiko Herri Olinpiaden irabazlea
Gastronomia proba, sari banaketa eta kontzertuak antolatu zituzten Hondarribiko Herri Olinpiaden azken egunerako. Ikus sari banaketako emaitzak.

Asteburu honetan gogotik ospatu dute herriko gazteek Hondarribiko Herri Olinpiaden azken eguna. Gastonomia proba, sari banaketa eta kontzertuak antolatu zituzten egun handirako. Aurtengo olinpiadetako parte hartzaileez gain, lehen belaunaldiko Alaxka, Beti berdin eta Zinbawio, eta hirugarren belaunaldiko Kanpotar harrotuak eta Etxekois taldeek ere parte hartu zuten.
Gastronomia probarako oilaskoa kozinatu behar izan zuten taldeek eta probaren garailea Txikhotia taldea suertatu zen. Prestaturiko jaki goxoak dastatu ondoren, hirugarren urte olinpikoko sariak banatzeari ekin zioten.
Olinpiadetako garailea Amonan Xalda Berua taldea izan zen. Talde errebelazioa: Hau ginga; Dezepzio taldea: Atzamantzak korrokoia; Talde negartiena: Faki ta faki; Talderik tranposoena: Amonaren xalda beroa; Konpromisu gutxienekoa: Taketeko; eta Talde mozkorrena: Barriotxinokuak.
Horiek denen artean erabakitako sariak izan ziren. Hurrengoak berriz, komiteak berak emandako sariak izan ziren: Miss/Mister Ordizia: Nun duk pistatxito; Gaseosa saria: Atzamantzak korrokoia; Euskaltzaindia saria: Tirojua; San Gabriel saria: Josumixi; Goian bego saria: Ur Karruxa; Disfrutonas saria: Barriotxinokuak.