Pirinio Arteko 20 Urtez Azpiko Topaketan egon da BAT
Gipuzkoako Atletismo Federazioak antolatu zuen eta Bidasoak ordezkaritza izan zuen bertan.

Pirinio Arteko 20 Urtez Azpiko Topaketaren hirugarren edizioa jokatu zen pasa den larunbatean (hilak 7) Donostian eta bertan elkartu ziren Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa eta Akitaniako selekzioak. Gipuzkoako Atletismo Federazioak antolatu zuen topaketa eta gazte talentua ezagutzeko erakusleiho gisa baliatzen dute. Irundik joandako ordezkaritza zabala izan zen.
Emaitzak
Gizonak
- Markel Garrantxo lehena (49,91) 400 metrotan.
- Unax Eraso bigarrena (51,67 metro) mailuarekin.
- Alai Cabello hirugarren (1:56,97) 800 metrotan.
- Imanol Ibarbia laugarren (4 metro) pertikarekin.
Emakumeak
- Eider Alzaga bigarren (15,38) 110 metro hesietan
- Nora Aramendi laugarren (17,87) 110 metro hesietan.
- 4×100 erreleboak talde gipuzkoarra.
- Nerea Sorondo BATeko atleta egon zen eta laugarren sailkatu ziren (49,32)
- Izaskun Sanzek Frantziako selekzioarekin egin zuen lasterka 800 metrotan eta seigarren sailkatu zen (2:19,68)