Adinekoentzako musika tailerra, Larreaundiko auzo lokalean
65 urtetik gorakoentzat da eta musikarekin autozaintza lantzea izango da tailerraren xedea. Hilaren 16an izango da, 11:30ean.

Larreaundiko auzo lokalean (Ama Mirarietakoa, 3) adinekoentzako musika tailerra egingo dute hilaren 16an 11:30ean. 65 urtetik gorakoei begirakoa da eta autozaintza garatzeko musikak eskaini ditzakeen baliabideak aprobetxatuko dituzte. Ez da aurretik musikaren inguruko ikasketarik edo ezagutzarik behar.
Doakoa da tailerra baina izena eman behar da parte hartu ahal izateko. Horretarako, Edurnerekin jarri behar da harremanetan 637 781 770 telefonora idatzita. Antolatzailea Larreaundi-Olaberriako auzo elkartea da.