Helburu guztiak bete ditu Minbiziaren Kontrako Milia Solidarioak
Lasterketa solidarioa izan da, inklusiboa eta diruari lotutako helburuak bete ditu.

Mnbiziaren kontrako milia solidarioa lasterketa egin zen pasa den hilaren 8an Irunen eta BATek balorazioa egin du gaur. Adin guztietako parte hartzaileak egon zirela adierazi dute, eta hasieran Ttipi Ttapa paseo osasuntsu taldeko 40 adineko irten ziren. Zirkuitu zirkularra osatu zuten eta bukaeran tortilla eta ura jateko aukera izan zuten. Ondoren, egokitutako kirolaren txanda izan zen.
Lasterketa hauen helburua solidarioa izatea izan da, Minbiziaren Kontrako Gipuzkoako Elkarteari begira. Hala, BATek azaldu du 700 euro bildu dituztela, iazko zifra gaindituz. Guztira 200 parte hartzaile egon ziren.
Emaitzak
5K herri lasterketako gizonezkoen podiuma:
- 1- Jon De la Cuesta (16:56)
- 2- David Gonzalez (17:00)
- 3- Nicolas Muelas (17:44)
5K herri lasterketako emakumeen podiuma:
- 1- Idoia Nogales (18:32)
- 2- Ane Miren Taibo (19:37)
- 3- Gaelle Martin (20:57)
Lasterketa federatu azkarra. Gizonezkoak:
- 1- Iraitz Arrospide (14:27) errekorra
- 2- Ismail Chkhichekh (14:57)
- 3- Beñat Bengoetxea (15:02)
- 3- Asier Fernandez (15:04)
Lasterketa federatu azkarra. Emakumeak:
- 1- Jone Zabaleta (17:13)
- 2- Olatz Flores (18:07)
- 3- Oihane Irusta (18:24)
Gizonezkoen milia egokitua. Esku bizikleta:
- 1- Asier Navaridas (3:38)
- 2- Alberto Muñagorri (5:06)
- 3- Joselu Rodriguez (6:15)
Emakumezkoen milia egokituan parte hartzaile bakarra egon zen:
- Leire Troitiño (4:24)
Milia federatu eta herrikoia. Gizonezkoak:
- 1- Ibon Briñas (4:28)
- 2- Jokin Bellido (4:34)
- 3- Josu Porta (4:34)
Milia federatu eta herrikoia. Emakumeak:
- 1- Judith Otazua (4:38)
- 2- Jone Zabaleta (5:14)
- 3- Olatz Flores (5:18)
Milia herrikoia eta haur kategoria. Mutilak:
- 1- Jurdan Gonzalez (5:05)
- 2- Telmo Lertxundi eta Manuel Palomino (5:22)
Milia herrikoia eta haur kategoria. Neskak:
- 1- Maren Martin (5:53)
- 2- Amane Arruabarrena eta Ane Placeres (7:13)