Espainiako Koparen giroa baloratu du udalak

Espainiako Errege Kopa jokatu da Irunen joan den asteburuan eta honen balorazioa “oso positiboa” egin du dualak. Giroa apartekoa izan dela azaldu dute, bai Artalekun baita kalean ere. Herritarren parte hartzeko grina eta kirolzaletasuna agerian geratu dela uste du udalak.
Lehen partidan, Irudek Bidasoak Bartzelona jaso zuen eta berta n6.000 zale baino gehiago elkartu ziren. Abonamendu guztiak aldez aurretik saldu ziren eta hiru egunetarako sarrera solte ia guztiak ere saldu ziren.
Egun berean, Minikopa ikuskizuna egin zen Kolon pasealekuan eta hainbat partida jokatu ziren Gipuzkoako Eskubaloi Federazioaren eskutik. Bestalde, arrakasta handia eduki zuen Jordi Evole kazetariaren musika taldearen kontzertuak, Los Niños de Jesus.
Irungo Udalak Espainiako Eskubaloi Federazioa zoriondu du edizio honetako antolakuntza “bikainagatik”. Halaber, aldundiari eskerrak eman dizkiote Irun final honen egoitza izateko emandako babesagatik.