Ehun urte bete ditu Petra Alcañiz Huertas arbestarrak
Udalak opari bat eman dio bere mendeurrenean.

Iragan larunbatean (hilak 7) ehun urte bete zituen Petra Alcañiz Huertas arbestarrak. Cuencan jaio bazen ere, bere bizi osoa pasa du Irungo Arbes auzoan Alcañizek eta bertara bisita egin zioten bere mendeurrenean Cristina Laborda alkateak eta bere familiarrek. Opari bat jaso zuen udaletxearen izenean. Zorionak Petra!