Bioterratik 10.000 lagun igaro dira
Ekologia eta ongizatea ez direla moda pasakor bat erakutsi dela uste du Bioterrako zuzendari Maialen Gaztañagak.

Pasa den asteburuan egin da Bioterra produktu ekologikoen azoka Ficoban eta gaur balorazioa egin du antolakuntzak. Edizio honetan 10.000 lagun igaro dira eta datu honek “azokaren garrantziaren hazkundea” eta “jasangarritasunaren aldeko konpromisoa” berretsi duela uste dute.
Maialen Gaztañaga da Bioterraren zuzendaria eta ekologia eta ongizatea ez direla moda pasakor bat erakutsi dela azaldu du. Gero eta zale gehiago dituen bizimodua dela uste du. Guztira 115 postu egon dira eta 70 hitzalditik gora.
Gipuzkoako publikoaren parte hartzea izan da handiena baina aurten Ipar Euskal Herritik ere jende dezente gerturatu da, %10 hain zuzen. Honek azokaren balioen bueltako interes eta mugaz gaindiko konpromisoak adierazten dituela uste dute antolatzaileek.
Aurtengo edizioak ikuspegi integrala erakutsi duela azaldu dute, ekologia eta ongizatearen presentzia bermatuz. Ekintza eta proposamenak izan dira parte hartzaileak egunero egindako keinu txikiak.
Berritasunen artean oliba olio ekologikoarentzako txokoa topa zitekeen eta bederatzi postu egon dira. Harrera ona jaso duela adierazi dute eta produkzio ekologikoa ikasteko eta oliba olioen kalitate ezberdinak bertatik bertara ezagutzeko aukera eskaini zuten.