Arabako Errioxako eta Beasaingo erasoak salatu ditu M8 Asanbladak
Indarkeria matxista estrukturala dela oroitu dute eta agintariei eskatu diete gertakariak argitzeko eta hartu beharreko ardurak hartzeko.

Pasa den asteburuan Beasainen eta Arabako Errioxan jazotako eraso matxistei “gaitzespen irmoena” eta “erabateko arbuioa” erakutsi du M8 Asanblada Feminista Bidasoak. Bi eraso horiek ez direla soilik larritasun handiko delituak nabarmendu du asanbladak, biktimek dituzten oinarrizko eskubideen urraketa onartezina direla azaldu dute.
Eraso horiek euskal gizarteko emakumeek eta neskek jasaten duten indarkeria estrukturala agerian geratu dela salatu du asanbladak. Biktimei eta haien inguruari “elkartasun, babes eta errespetu osoa” erakutsi diote eta eskatu dute haiek eskura jar dezatela haiek behar duten babes psikologiko, sozial eta juridiko guztia.
Agintariei ere zuzendu zaie eta eskatu diete gertaerak ahalik eta azkarren eta arduraz argitzea. Halaber, agintariek hartu beharreko erantzukizunak zehaztea galdegin dute. “Funtsezkoa da justiziak irmotasunez eta azkartasunez jardutea”, zehaztu dute.
Azkenik, asanbladak berretsi nahi izan du asanbladak indarkeria matxistaren aurkako “borrokan, berdintasunean oinarritutako hezkuntzan eta emakume guztientzako seguru eta aske izango den gizarte baten eraikuntzan” duten konpromisoa.