Trafikoan aldaketak eragingo ditu Espainiako Kopak
Hilaren 7tik 8ra ezingo da zirkulatu erdiguneko hainbat errepidetatik. Irunbusek Iganderoren ibilbidea egingo du egun horietan, txapelketa jokatu bitartean.

Hastear da Irunen eskubaloiko Espainiako Kopa eta udalak jakinarazi du trafikoan mozketak eta aldaketak eragingo dituela. Irunbus zerbitzuan ere eragina izango du txapelketa honek.
Hala, hilaren 7an (larunbata) 08:00etatik 15:30etara Gipuzkoa hiribideko eta Francisco de Gainza arteko tartea moztuta egongo da bi noranzkoetan. Joan etorrientzako saihesbidea erabiltzea gomendatu du udalak.
Artaleku kiroldegiaren inguruko aparkalekuetan ere aldaketak iragarri dituzte, hain zuzen, Gipuzkoa hiribidea, Alfonso Morales eta Luis Mariano kaleen artean. Leku horretatik ezingo da ibilgailu pribatuarekin pasa beheranzko noranzkoan. Kale Nagusian eta Pikoketa ezingo da zirkulatu eta aparkatu ezta ere, hilaren 8ra arte.
Hartara, 3. TAO zonako bizilagunek beste zonetan aparkatzeko aukera izango dute, hala nola, 1, 2,4 eta 5 eremuetan, gaurtik hilaren 8ra bitartean.
Bestalde, Irunbus zerbitzuak, hilaren 7ko 08:00etatik 15:30etara, gutxi gorabehera, Igandero ekimena izango balitz bezala arituko da.