Pagogaina kalean hoditeria berrituko du Txingudiko Zerbitzuak-ek
Hilaren 9an hasiko dira lanak, Pagogainako 18 eta 30 atarien artean. Aurreikusi dutenez 3-4 asteko iraupena izango dute. Aldi berean kaltetutako ur konexioak ere berrituko dituzte.

Txingudiko Zerbitzuak-ek Pagogaina kaleko 18 eta 30 atarien artean berritze lanak egingo ditu. Izan ere, egungo hodiaren egoera “txarra” dela adierazi dute, eta etorkizuneko arazoak saihesteko hoditeria berritzea “ezinbesteko” esku-hartzea dela adierazi dute.
Hoditeri berriak 110 metro izango ditu. Hortaz gain, kaltetutako etxebizitzen ur konexioak ere berrituko dituzte. Lanek 3-4 aste irautea aurreikusi dute. Dispositiboa martxan jarriko da hilaren 9an (astelehena da).
Obrek iraun bitartean ur mozketa puntualak izango direla ohartarazi du Txinzerrek, Dena den, ustekabeko etenak gertatuz gero hornidura bermatuko duen behin behineko sistema bat jartzea aurreikusi dute.
Lanak errepide ertzean egingo dira. Beraz, bizilagunek espaloiak erabiltzen jarraitu ahal izango dute. Hori bai, lanetarako materiala uzteko zenbait aparkaleku erabili beharko dituztela ziurtatu dute.
Azkenik, “eskerrak” eman dizkie Txinzerrek kaltetutako bizilagunei erakutsitako “ulermena eta lankidetzagatik”. Zalantzak argitzeko bi bide zabaldu dituzte: 900 11 93 84 telefonoa edota helbide elektronikoa.