Plaiaundirako bizikleten estalpe bat eraiki dute Bidasoko ikasleek
Bidasoa Lanbide Heziketako Zurgintzako ikasleek egin dute estalpea. Bi lanbide heziketa zentroen elkarlanaren ondorioa izan da.

Bidasoa Lanbide Heziketako Zurgintza graduko ikasleek Plaiaundi ikastetxerako bizikletentzako estalpe baten eraikitze proiektuarekin bukatu dute ikasturtea. Ikastetxean bertan eraiki dute eta bi egun behar izan dituzte obra horiek burutzeko. Koordinazioa Plaiaundiko arduradunek koordinatu dute, garraioa eta antolakuntza, hain zuzen.
Inaugurazio ekitaldia egin dute gaur Plaiaundin eta bertan ikasleen lana eta egindako ahalegina balioan jarri dute. Halaber, bi lanbide heziketen elkarlanaren “garrantzia” eta “arrakasta” nabarmendu dituzte.
Hurrengo astean bizikletaz egingo dute joan-etorria Plaiaundira Bidasoko ikasleek eta bertan hamaiketakoa eskainiko dute. Borondatezko ekimena izango da eta Balazta elkartearekin elkarlanean prestatu dute.