Ficobako aparkalekua 07:00etan irekiko dute
Ordubete aurreratu dute ordutegia, herritarren eskariari jaramon eginez. Gauean autoa uzteko prezioa 15 eurokoa da.

Ficobako aparkalekua publikoa eta doakoa da eta ordutegia zabaltzea erabaki dute. Orain, 07:00etan irekiko dute aparkalekua, 08:00etan beharrean. Hala, ordutegi berria honakoa izango da: 07:00etatik 22:00etara. Ordutegi horretatik kanpo, gaueko prezioa ordaindu beharko dute erabiltzaileek, 15 eurokoa da BEZ barne.
Aldaketa hau herritarren eta kolektiboen eskariak entzun ondoren hartu du Ficobak. Eskariaren oinarrian lanera joateko ordutegiak daudela azaldu dute, Ficoban autoa uzteko beharra baitute 07:00etatik aurrera. Erabaki honekin Ficobak konpromisoa berretsi du herritarren behar errealetara egokitzeko eta eguneroko mugikortasuna errazagoa izan dadin.