'Irun hiria' Beteranoen VIII. Txapelketa, hilaren 21ean
Beteranoen futbol txapelketaren zortzigarren edizioa jokatu da Stadium Galen hilaren 21ean.

Zortzigarrenez, Irun hiria Beteranoen Txapelketa egingo dute hilaren 21ean Stadium Galen, eta bertan parte hartuko du Real Unionek. 10:45ean hasiko da lehen partida, Real Union Club eta Pau FCren artekoa. 11:30ean Real Union eta FC Dafni Dasous taldeen txanda izango da. Azkenik, 12:15ean Real Union eta FC Dafni Dasousek jokatuko dute. 13:00etan egingo dute sari banaketa.
Iñaki de Mujika kirol kazetariaren omenduko dute txapelketan, eta zozketa solidarioak egongo dira salgai euro baten truke.
Donosti Masters Cupeko emaitzak
Aurreko larunbatean ere izan zuten jokatzeko aukera Real Unioneko beteranoek. 55 urtez gorakoen taldeak lehen zatia lehenengo bukatu baldin bazuten ere, finalerdian kanporatuak izan ziren, Madrilgo San Agustinen aurka. Majada, Calvo, Vidaurreta, Galarza, Zabalo, Olaizola, Arzuaga, Lekuona, Mangas, Sukia, Mungia, Urkiola, Sagues, Gurrutxaga , Martin eta Muguruzak jokatu zuten.
35 urtetik gorakoen taldea finaleraino iritsi zen, bigarren urtez jarraian. Final laurdenetan, Mexikoko Tribilines FCren aurka, hainbat penalti jaso zituzten arren; gainerako partidak irabazi zituzten. Haatik, azken partidan gola jaso eta kanporatuak izan ziren. Diez, Chamorro, Artetxe, Quintana, Gurrutxaga I, Gurrutxaga II, Sanchez, Boned, Felipe, Tubilla, Gonzalez, Pavon, Mazuela, Navarro, Alvarez eta Sagredok jokatu zuten.
Azkenik, 45 urtez gorakoen taldea izan zen asteburuko berri ona. Iaz bezala, txapeldunak izan ziren, garaipen guztiak haienganatuz. Lehen zatian lehen postua lortu zuten, eta kanporaketako partida guztiak irabazi zituzten: Herrialde Katalanetako UE Sants final laurdenetan, Kanarietako UD Los Llanos de Aridane finalerdietan, eta Zarautz KE finalean. Costa, Garcia, Barbarin, Garmendia, Martin, Mendiola, Gomez, Agirre, Garcia, Bernardo, Martinez, Cienfuegos, Irazoki eta Laguardiak jokatu zuten.