Neandertalen desagertzearen misterioari buruz, Oiasson
Europako Arkeologia Jardunaldiak egingo dira Oiasso museoan eta hilaren 11tik 13 ra neandertalen ikerketari buruzko azken jakintzak izango dituzte hizpide adituek hitzaldi batean.

Oiasso Museoan egingo dira Europako Arkeologia Jardunaldiak datorren hilaren 11tik 13ra. Irungo Udalak jakinarazi du ekimenarekin bat egiteko asmotan, Neandertalak. Mendebaldeko Pirinioetako beste gizateriaren historia hiru saioko hitzaldi zikloa antolatu du. Sarrera librea da lekua bete arte.
Zikloan zehar hiru adituk neandertalen historiari buruz egin diren azterketen azken aurrerapausoak izango dituzte hizpide.
Joseba Rios Garaizar eta Asier Gomez Olivencia dira museoan ikusgai dagoen erakusketaren komisarioak eta haiek izango dira ere hitzaldia eskainiko duten bi hizlariak. Haiekin batera Ana Belen Marin-Arroyo historiaurrean historialaria arituko da.
Neandertalak
Orain 300.000 urte baino gehiago Europak bizi izan zen giza espeziea da. “Oraindik ere liluratu egiten du, konplexutasunagatik, adimenagatik eta desagertu zirelako misterioagatik”, azaldu du udalak.
Egitaraua
Ekainaren 11n, asteazkena, 19:00etan
“Neandertalen gizarteak Mendebaldeko Pirinioetan, 100 urte baino gehiagoko ikerketa arkeologikoen ondoren”, Joseba Ríos Garaizarren eskutik:
- Hitzaldi horretan, Euskal Herriko neandertalei buruzko ikerketaren mugarri handien errepaso labur bat egingo da, eta azalduko da nola lagundu duten horiek mundu zaharraren zati handi batean 200.000 urte baino gehiagoz bizi izan zen beste gizateria horri buruzko egungo irudia osatzen.
Ekainaren 12an, osteguna, 19:30ean
“Neandertalen gainbeheraren arrazoiak: Iberiar penintsulan izandako gainbehera”, Ana Belén Marín-Arroyoren eskutik:
- Neandertalen desagerpenean eragina izan zuten faktoreei buruzko hausnarketa zientifikoa, Europako hegoaldeko aztarnategi garrantzitsuenetatik jasotako datuekin.
Ekainaren 13an, ostirala, 19:00etan
“Neandertalak: teknika berriak eta aurkikuntza berriak”, Asier Gómez Olivenciaren eskutik:
- Hitzaldi horretan, giza talde horren paleobiologiaren errepaso orokorra egingo da, lurraldean aurkitutako erregistro fosila errepasatuko da eta Karrantzako El Polvorineko 1. leizean egindako aurkikuntza berriak aurkeztuko dira.