Jaietarako bi prebentzio kanpaina ondu ditu Irungo Udalak
Kontsumo arduratsua eta indarkeria matxista prenenitzekoak ondu dituzte eta biak ekainaren 14ko asteburuan aktibatuko dira; gero, ekainaren 20an.

Sanmartzial jaiei begira, prebentziorako bi kanpaina aurkeztu dituzte gaur Maite Cortina Irungo Berdintasun zinegotziak eta Josu Igiñiz Gizarte Ongizateko zinegotziak.
Bi programa dira. Berdintasun arloaren arabera, “neurriak indartu” dituzte indarkeria matxistaren “edozein jokaera” prebenitzeko kanpaina ontzean. Hala, 10. puntu morea jarriko dute Irunen, kontzertua den leku oro bat, eta herri bazkariaren egunean Ficoban.
Bestalde, karpa more bat instalatuko dute “puntu segurua erraz” identifika dadin. Bertan, Eusko Jaurlaritzan protokoloa egongo da eskuragarrik, baita ere pegatinak, txapak edota preserbatiboak.
Ekain osoa aktibatuta egongo da.
Jai hauetan ere, sumisio kimikoa prebenitzeko edalontzietarako 15.000 estalki banatuko dituzte. Berrerabilgarriak dira, behin edo bitan, eta Urdanibia eta San Juan plazetan nahiz taberna inguruetan banatuko dituzte. Informazio esku orriak ere eskuragarri egongo dira.
Mugikor morea
Telefono morearen gidaritzapean egongo da Isabel Fornieles Pereira psikologo aditua indarkeria matxisten biktimei akonpainatzen. Izan ere, mugikor zenbakiaren atzean Fornielesek indarkeria matxistaren biktimei laguntza eta arreta eskaintzen egongo da.
Zerbitzu hilaren 13an, 14an eta 15ean jarriko da martxan, egun horietako kontzertuen aurretik. Aipatutako lehen eguneko 17:00etatik hurrengo igandeko 17:00ak arte (hilak 15). Ondoren, hilaren 17:00etan piztuko dute telefonoa eta uztailaren 1ean 17:00etan itzali. Egun horietan 24 orduz egongo da martxan zerbitzua.
Indarkeria matxistaren protokoloa aktibatuko balu zerbitzuetako batek, hiriko elkarte feministekin, emakumeen elkarteekin eta LGTBI elkarteekin adostutakoa izango da.
Kontsumo arduratsurako prebentzio kanpaina
Gizarte Ongizateko departamentuak ere kanpaina bat martxan jarriko du gazteen arteko kontsumo arriskuak murrizteko xedez. Informazioa eta sentsibilizazioa baliatu nahi du udalak horretarako eta prebentzio programak indartzen “lan handia” egin dutela adierazi du Igiñiz ordezkariak. Fokua Urdanibia plazako kontzertuetan eta herri bazkarian jarri dutela zehaztu du.
Sei dira eskainiko dituzten zerbitzuak, jaietako hainbat egunetan zehar:
- Alkoholaren arriskuei buruzko mahaia: Ficoban hilaren 21ean (17:00-21:00). Informazioa eskuragarri.
- Botilzarra: Suneren (21:00-01:00) Urdanibia plazan (hilak 21). Kalean alkohola edaten duten gazteei droga honen arriskuei buruzko sentsibilizazio kanpaina eskainiko dute.
- Substantzien testak: Aisialdiko drogen inguruko informazio puntua hilaren 28an (00:00-03:00). Urdanibia plazan.
- Gutun bidezko prebentzio kanpaina: Adingabekoei alkohola ezin dela saldu oroitarazteko kanpaina, ostalariei, txosnako boluntarioei eta gainerako beste alkohol establezimenduei begirakoa.
- Kartel bidezko prebentzio kanpaina: Ekaina osoan zehar herri festen programazioan, festa guneetan eta webgunean.
Ordutegiak udalaren orrialdean topa daitezke.