Aulki mugikorreko eta traineruko Gipuzkoako txapelketak jokatu dira asteburuan
Hondarribiko Arraun Elkarteko arraunlari gazteek 15 domina eskuratu dituzte Legution. Gizon seniorrak laugarren izan dira Orion, eta emakumezkoak bosgarren.

Pasa den larunbatean Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Txapelketa jokatu da Legution. Hondarribiko Arraun Elkarteko arraunlari gazteak bertan izan dira eta emaitza bikainekin itzuli dira etxera. Guztira 15 domina eskuratu dituzte: urrezko zortzi, zilarrezko bi eta brontzezko bost.
Hurrengo egunean seniorren txanda izan zen. Orioko uretan jokatu zen Gipuzkoako Traineru Txapelketa. Gizonezkoek laugarren bukatu zuten lehia, eta beraz, Euskadiko txapelketarako sailkapena lortu dute. Igande honetan (hilak 8) izango da hitzordua, Bermeon.
Gipuzkoako txapelketa Oriok irabazi zuen. Donostiarra bigarren izan zen eta hirugarren San Juan.
Emakumeek aldiz, bosgarren egin zuten, eta postu batengatik ezin izango dute Euskadiko txapelketan parte hartu. Dena den, sentsazio onekin bukatu zuten estropada.
Txapelketa Arraun Lagunak-ek irabazi zuen. Bigarren Tolosaldea sailkatu zen eta Zarautz hirugarren.
Traineru txapelketa Youtuben bota zuten eta denborak hemen ikus daitezke.