Bilboko hilketa matxista bihar sakatuko dute Irunen
M8 Asanblada Feminista Bidasoak deitutako elkarretaratzea 13:00etan izango da, San Juan plazan.

Irmo gaitzetsi du M8 Asanblada Feminista Bidasoak Bilbon atzo goizaldean izan zen hilketa matxista. Gizon batek 13 urteko alaba hil, eta bikotekidea larri zauritu zituen. “Indarkeria bikarioa da, eta genero indarkeriak ama bati eragin diezaiokeen minik handiena da”, esan dute. Hilketa bihar (ekainak 1, igandea) salatuko dute, 13:00etan San Juan plazan deitu duten elkarretaratzearen bitartez.
Minutuko isilunea egingo dute: “Isilune minutu hau elkartasun-keinu kolektiboa izango da, salaketa irmoa eta justiziaren aldarrikapena. Gure ahotsa, isilik bada ere, indarrez entzun dadila. Errespetutik, partekatutako minez eta indarkeria matxistarik gabeko gizarte baten aldeko konpromisotik, pertsona, erakunde, elkarte eta komunikabide guztiak gonbidatzen ditugu elkartasun eta gaitzespen ekitaldi honetan parte hartzera”.