Txiplauko saihesbidea itxita egongo da bihar arratsaldean
Txirrindularitza proba baten ondorioz, 15:30etik 18:30era egongo da itxita bidea bihar –hilak 31– arratsaldean.

Hondarribiko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, Txiplau saihesbidean egin behar den txirrindularitza proba dela eta, bihar –hilak 31– 15:30etik 18:30era hiriko zenbait gunetan trafiko aldaketak izango dira.
Horien artean nabarmendu dute Txiplauko saihebidea, Labrederreko biribilgunetik Santa Engraziko biribilguneraiko, ibilgailuentzako itxita egongo dela aipatutako ordu tartean. Gauzak horrela, Hondarribira Sabin Arana Goiri kaletik edota Harresilanda-Iturri berritik sartu beharko da.
Halaber, hiriko irteera Portu auzotik egin behar dela jakinarazi dute, eta, gehitu, Hondarribira hirigunetik sartzea gomendatzen dutela.