'Zor zitzaigun lekuaren bila' hitzaldia antolatu du Emekik
Ainhoa Etxaide Amorrortu LABeko idazkari nagusia izan zen 2008tik 2017ra, euskal sindikatu handietako baten buru izatera iritsi den lehen emakumezkoa izan zen.

Hondarribiko Emeki elkarteak antolatuta, ekainaren 5ean, Zor zitzaigun lekuaren bila deituriko hitzaldia eskainiko du Ainhoa Etxaide Amorrortu hondarribiarrak.
Emakumeak, lana eta sindikatuak izango ditu hizpide Etxaide Amorrortuk. LABeko idazkari nagusia izan zen 2008tik 2017ra, euskal sindikatu handietako baten buru izatera iritsi den lehen emakumezkoa izan zen.
Hitzaldia antolatzeko udalaren laguntza jaso du Emeki elkarteak. Kultur Etxean izango da, 19:00etik aurrera.