Kultur arloko diru laguntzak eskatzeko epea, zabalik
42.000 euro banatuko ditu udalak eskakizuna egiten duten elkarte ezberdinen artean. Epea ekainaren 23an itxiko da.

Hondarribiko Udalak kultur arloko diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu du. Kultur jarduerak antolatzen dituzten elkarteei zuzendutako diru laguntzak dira, urtean zehar antolatzen dituzten ekintza puntualek sortzen dituzten defizitak arintzeko helburuarekin.
42.000 euro banatuko ditu udalak eskakizuna egiten duten elkarte ezberdinen artean. Laguntza horiek irabazi asmorik gabeko kultur jarduerak antolatzen dituzten Hondarribian erroldatutako pertsona edo entitateek jaso ahal izango dituzte.
Eskakizunak ekainaren 23ra arte egin ahal izango dira Hondarribiko Udalaren webgunean bertan. Informazio gehigarria hurrengo esteka honetan aurki daiteke.