TAOaren lau eremu berriak, astelehenetik indarrean
Artian, Larreaundin, Elizatxon eta Kostorbe-Gal eremuetan ezarriko dituzte aparkaleku mugatuko zonalde berriak.

Irungo Udalak gogorarazi du TAOaren lau eremu berriak astelehenean (ekainaren 2an) jarriko direla martxan. Honakoak dira lau eremu horiek: 14. eremu (Artia), 15. eremua (Larreaundi), 16. eremua (Elizatxo), eta 17. eremua (Kostorbe-Gal). Horrela, Irunek osotara 17 TAO eremu izango ditu, eta horietan araupean aparkatzeko 8.137 plaza izango dira osotara: 1.247 eremu urdinetan, 6.487 eremu berdeetan, egoiliarrentzako 380 plaza gune zurietan, eta beste 23 gorrietan. “Neurriaren helburua aparkatzeko arazorik larrienak dauden auzoetan toki gehiago juzatea eta espazio publikoaren erabilera ekitatiboagoa bermatzea da”, zehaztu du udalak.
Eremu berrietan ezarri diren ordutegiak (behean eremu guztien ordutegien zerrenda) erabileraren arabera aztertuko direla esan du udalak, aldaketak behar balira horiek datuekin laguntzarekin ezartzeko.
Aldaketa eta berritasun horien ondorioz, hiriko TAO guneek ordutegi berriak izango dituzte. Honakoak dira:
Eremuak: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 8, 9 eta 12
- Astelehenetik ostiralera, 09:00-13:30 eta 15:30-20:00
- Larunbatetan, 09:00-13:30
Eremuak: 13, 14, 15, 16 eta 17
- Astelehenetik ostiralera, 09:00-13:30 eta 15:30-18:00.
Eremuak: 7, 10 eta 11
- Astelehenetik igandera, 09:30-19:30.