Beste komun publiko bat du Irunek, hemezortzigarrena
Porcelanas Bidasoa bizitegi eremu berrian ezarriko dute komun publiko berria, eta 07:00etatik 00:00etara izango da erabilgarri.

Irungo Udaleko Obra, Mantentze Lan eta Azpiegitura arloak jakinarazi du datorren astelehenean (ekainak 2) komun publiko bat inauguratuko dela Porcelanas Bidasoa eremu berrian, Katea auzoan. 07:00etatik gauerdira arte egongo da irekita, egunero. Hala, hemezortzi komun publiko izango dira hiriko kaleetatik astelehenetik aurrera. Bost Udalaren jabetzakoak dira, eta gainerakoak, alokatuak.
“Beren kasa garbitzen dira komunak eta, horrez gain, enpresa esleipendunak (Primur) lantalde prestatu bat dauka instalazioak kontserbatu, mantendu eta garbitzeko. Teknikari kualifikatuek osatzen dute, eta egunero garbitzen dituzte komunak”, zehaztu du udalak. Komun publikoen ohiko ordutegia 08:00etatik 22:00etara artekoa da, Jenaro Etxeandia plazakoa salbu, 24 orduz irekita baitago; Zabaltza, Anzaran eta Pio XIII.aren plazetakoak eta Porcelanas Bidasoako komun berria 07:00etatik gauerdira bitarteko ordutegia berezia dute.
Honakoak dira hiriko hemezortzi komun publikoak:
- 1.- Zabaltza plaza.
- 2.- Sarjia parkea.
- 3.- Anzaran plaza.
- 4.- Santiago, skate parkaren inguruan.
- 5.- Santiago, bidegorri aldean.
- 6.- Jenaro Etxeandia plaza.
- 7.- Soroxarta parkea, Anakan.
- 8.- Ibarla, aparkaleku publikoaren ondoan, bide-hezkuntzako pistaren ondoan.
- 9.- Pio XII.aren plaza.
- 10.- Alai-Txoko parkea.
- 11.- Behobia, elizaren atzealdean.
- 12.-Katea, kirolgunetik gertu.
- 13.- Julián Sánchez parkea, San Migelen.
- 14.- Gain Gainean parkea.
- 15.- San Antonio Paduakoa parkea, Belaskoenean.
- 16.- Nagore Laffage parkea, Palmera Monteron.
- 17.- Azken Portu, Bidasoa ibaiko begiratokian.
- 18.- Porcelanas Bidasoa, Katean.